Aitzuri pilotalekuan jokatuko da aurtengo Herriarteko Zesta puntako finala ostiralean, 18:30ean. Egungo txapelduna da Zumaia, baina ezingo du titulua berretsi. Alta, lehen aldiz elkarren aurka jokatuko dute finala Mutrikuk eta Donostiak.
Asteburuan amaitu zen lehiaketa horretako ligaxka eta Mutriku sailkatu zen lehendabiziko postuan (11 puntu). Bigarren izan zen Donostia (10 puntu), Zumaia hirugarren (9 puntu), eta Hondarribia laugarren (6 puntu).
Mutrikuk bost aldiz irabazi du txapelketa, eta Donostiak berriz, hirutan.