Egoiliarren txartela indarrean jartzeko modurik izan ez duten herritarrek udaletxera jo dezakete isuna kentzera

Baleike 2019ko ekainaren 19a

Udal gobernuak jakitera eman duenez, aparkamenduaren ordenantzaren gainerako araubideak errespetatuz gero, uztailaren 1era bitarte kenduko dituzte isunak.

TAO zerbitzuarekin jende asko zailtasunak izaten ari dela eta, egin beharreko tramiteak lasaiago egin ahal izateko, aurtengo ekitaldirako egoiliar txartela indarrean jartzeko modurik izan ez duten herritarrek isunak kentzeko aukera izango dute uztailaren 1era arte. Horretarako, udaletxera jo beharko dute erabiltzaileek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide