Ekitaldi berezia egingo dute Taosa igeriketa klubekoek ostiralean

Baleike 2019ko ekainaren 20a

Taosa igeriketa klubeko lagunek ekitaldi berezia prestatu dute ostiral arratsalderako. 

Master mailako igerilariek Itzurun eta Talaipe arteko zeharkaldia egingo dute ostiral arratsaldean. 18:00etan abiatuko dira Itzurun hondartzatik, eta ordubete geroago, 19:00ak aldera, Talaipera heltzea aurreikusten dute. Han haur igerilariak izango dituzte zain, eta denek batera Talaipe eta Abascal arteko zatia egingo dute igerian. 

Pulpo elkartean egingo duten afari-meriendarekin amaituko dute eguna.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide