Kiroldegia itxita egongo da bihartik ekainaren 30a arte

Baleike 2019ko ekainaren 21a

Beharrezko mantentze lanak egiteko asmoarekin astebete pasatxo egongo da itxita Lubaki kiroldegia. Uztailaren 1ean berriro irekiko ditu ateak.

Urtero bezala, beharrezko mantentze lanak egiteko, kiroldegiko instalazioak itxi egingo dituzte bihartik ekainaren 30a arte (biak barne). Ondoren, uztailaren 1ean, astelehenean, 07:00etan zabalduko ditu ateak. Itxita dagoen egun horietan bertako bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (kanpoko igerilekua izan ezik). Horretarako, beharrezkoa izango da bazkide agiria erakustea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide