Igeriketa saio batekin ospatu dute kurtso amaiera Taosa klubeko kideek

Baleike 2019ko ekainaren 22a

Igeriketa saio batekin ospatu zuten atzo Taosa igeriketa klubeko kideek 2018-2019 kurtsoaren amaiera.

Itzurun hondartzatik Talaiperako zeharkaldia egin zuten klubeko master mailako igerilariek. Han 40 bat ume zituzten zain, eta elkarrekin egin zuten Abascalerainoko zatia. Pulpo elkartean afari-merienda izan zuten gero zain. 

Taosako kideek azpimarratu dutenez, hau hasiera besterik ez da izan. "Itsas zeharkaldi batzuk egin ditugu eta beste asko dauzkagu aurretik".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide