Martxa nordikoko proba jokatu dute hainbat federatu eta zaletuk. Lehenbizikoz antolatu dute lasterketa, Flysch Trailaren kirol egitarauaren barruan. FEDME sailkapenerako proba puntuagarria izan da herrian jokatutakoa.
Mendi lasterketako antolatzaileek tartea egin nahi izan diote modalitate honi. Azken urteotan gero eta jende gehiagok praktikatzen duela eta, besteak beste, osasunarentzat mesedegarria dela uste dute probaren antolatzaileek.
Arratsaldean jarraituko du Flysch Trailaren bueltan antolatutako kirol egitarauak. Beheko plazatik abiatuko dira 16:00etan orientazio probako parte hartzaileak. 5, 4 edo 2 kilometroko hiru ibilbideren artean aukeratu ahal izango da, eta Zumaiako hiri eremuan zehar osatu beharko dute ibilbidea parte hartzaileek. Ordu eta leku berean emango diote hasiera eskalada topaketari.