Zuloagaren erakusketara joateko lekuak ordu erdian bete dira

Baleike 2019ko ekainaren 24a

Bilboko Arte Ederren museoan dagoen Zuloaga (1780-1945) erakusketa bisitatzeko irteera egingo da uztailaren 8an. Hiru bisita gidatu egingo dira, eta bisita horietarako lekuak dagoeneko bete dira. 

Ignacio Zuloagaren irudia herritarrei ezagutarazteko helburuarekin Zumaiako Udalak eta Zuloaga Fundazioak irteera antolatu dute Bilboko Arte Ederren museora. Hiru bisita gidatu egingo dira, bat euskaraz, eta beste biak gazteleraz. Izen-emate epea gaur goizean zabaldu da, eta leku guztiak ordu erdiko epean bete dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide