Eneritz Etxabek irabazi du Abaltzisketako zaldi lasterketa

Baleike 2019ko ekainaren 24a

Zaldi lasterketak jokatu ziren atzo Abaltzisketan, herrian ospatu dituzten San Juan jaietako egitarauaren baitan. Motxanekua elkarteko Eneritz Etxabe izan da irabazlea. 

Lehen aldiz emakumezko batek irabazi du Abaltzisketako zaldi lasterketa, eta hori Eneritz Etxabe zumaiarra izan da. Lasterketa berean, Eneko Urbieta zumaiarra bigarren izan zen, eta Motxanekuako Ibon Etxabe zazpigarren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide