ELA sindikatutik adierazi dutenez, 70 egun luzatu den greba honen bidez, sektoreko lan baldintzak hobetzeaz gain, zerbitzuaren kalitatea ahalbidetu nahi dute: “lan kargak arindu, ratioak hobetuz eta gure aiton-amonek merezitako zaintza jaso dezaten”.
Aste honetan aldarrikapenak Gipuzkoa osora helarazi nahi dituztela adierazi dute. “Eta horixe oinez egingo dugu, errepide, txoko edota kale guztiak hartuz eta herritarrekin konpartituz. Bihar, Urola kostan egongo gara. Goizeko 10etan Getariako portuan elkartuko gara eta kostaldeko errepidetik barrena, Zumaiara iritsiko gara 12ak aldera eta Zumaiako alkatea den Iñaki Ostolazarekin batuko gara, Udal Gobernuari atxikimendua eskatuz”.
Ibilbidea Gipuzkoa osoko emakumeek jantziko dutela diote, “kamiseta more, abesti eta aldarrikapenekin”.