Iñigo Peña Europear jokoetan: "Ez da urteko helburu nagusia, baina ilusio eta gogo handiarekin gatoz"

Baleike 2019ko ekainaren 24a

Minskeko jokatuko diren Joko Europearretan izango da bihartik aurrera Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Paco Cubelosekin batera, bihar K2 1.000 metrokoan sailkapen txanda izango du. Iñigok eta Pacok brontzezko domina bereganatu zuten 2018ko Belgradeko Europako txapelketan eta zilarra Portugalen jokatutako Munduko txapelketan, eta podiumera igotzea da euren helburua.

Minsken 15 kirol jokatuko dituzte eta horietatik 8tan Tokyo 2020rako plazak jokoan izango dira. Peña eta Cubelosentzat Munduko txapelketa da urteko hitzordu garrantzitsuena. Aurten Europako txapelketarik ez dago, eta Minsken jokatuko diren joko hauek dira Europan jokatuko diren garrantzitsuenak, Peñaren ustetan.

Bat Basque Teamek elkarrizketatu du bideo honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide