Itzurun hondartzako toldo eta aulkien esleipenaren berri eman dute

Baleike 2019ko ekainaren 25a

Toldoen eskaera eskaintza baino handiagoa izan denez, zozketa bidez egin dute esleipena. 

Zerrenda hau behin behinekoa dela esan dute; beraz, norbaitek uko egiten badio bere eskubideari, itxaron zerrendarren hurrenkera jarraituko da eta dagokionak udaletxetik deia jasoko du eskaintzarekin.

Esleipendunek 177€ ordaindu beharko dituzte ES2820955174901060024873 kontu korrontean (Kontzeptuan toldo zenbakia eta izen abizenak jarrita). Horretarako, 10 laneguneko epea izango dute eta ordaintzen ez bada uko egiten dela ulertuko da. Zumaiako Udalaren webgunean argitaratu dute onartuen zerrenda.

Udaletik jakinarazi dutenez, aste honetan jarriko da martxan toldoen eta aulkien zaintza zerbitzua. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide