Helduentzako opor-turismo programan izena eman daiteke dagoeneko

Baleike 2019ko ekainaren 26a

2019-2020 denboraldirako helduen opor-turismo programa abiatu du Imsersok. Uztailaren 10era arte egin daitezke eskaerak, Gizarte Zerbitzuetan (Brankan) duten eskaera orria beteta. 

Internet bidez (www.imserso.es helbidean) edota telefonoz (901-10 98 99) ere eman daiteke izena. Edozein zalantza izanez gero, 8:15etik 14:00etara bitartean Brankara jo daiteke.

Aurreko urteetatik akreditazioa dutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak badituelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide