ZUMAIENA-KO HEZKIDETZA PROIEKTUA NAZIOARTEKO UNESCO SARIETAN

Zumaiena Ikastetxea 2019ko ekainaren 26a

UNESCO-k mundu mailan antolatzen duen “UNESCO PRIZE FOR GIRLS’ AND WOMEN´S EDUCATION” izeneko lehiaketara gure proiektua aurkeztu genuen eta Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministeritzak UNESCOren babesarekin Nafarroako gobernuko Hezkuntza Departamenduak aurkeztu duen proiektua eta gure ikastetxeko proiektua bideratu ditu nazioarte mailara.

Eraldaketa prozesu handi batean murgilduta gabiltza eta genero berdintasunaren eta emakumearen ahalduntzearen lanketan sakontzea ezinbestekoa dela pentsatu eta ikastetxean bertan, profesional ezberdin eta unibertsitateekin elkarlanean, proiektu propio bat garatu eta lantzeko apustua egin genuen orain dela 3 urte.

Guretzat berri oso pozgarria izan da. Gurea bezalako ikastetxe batek emakumearen ahalduntzearen eta genero berdintasunaren inguruan egin dugun lanketa gustatu izanak eta ditugun baliabide urriekin egindako proiektua izateak izugarrizko balioa du guretzat. Horrelako berri pozgarriek lanean gogor jarraitzeko indarra ematen digute.

UNESCO ETXEAK ere argitaratu du berria bere web orrian:

http://www.unescoetxea.org/base/berriak.php…

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide