Atzo lortu zuten Peñak eta Cubelosek finalerako txartela. Gaurko estropadan kosta zaie martxa hartzea irteeran, eta hor galdutako denbora ezin izan dute gerora errekuperatu, ohi egiten duten moduan. Azkenean, seigarren izan dira Iñigo Peña eta Francisco Cubelos.
Peñak Basque Team fundazioari egindako adierazpenetan onartu du ez direla joan sasoi onenean. Hala ere, finalaurrekoan izandako sentsazio onen ondoren finalerako esperantzak zituztela ere azaldu du zumaiarrak. "Zoritxarrez estropadak gure lekuan jarri gaitu, dominetatik segundo batera. Lehen mailako kirola halakoa da, hemen ez du inork barkatzen".
Hemen entzun ditzakezue bere hitzak.