Tolosako dultzaineroek esnatu dute eguna, goizeko 9:00etan egindako dianarekin. Ondoren, 11:00etan, prozesioa egin da Alde zaharrean, eta Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua hasi bitartean haurrentzako jokoak egin dira Torreberri inguruan.
Ordu batean hasi da Bandaren kontzertua, gaurko lehena, gauean bigarren saioa izango duelako Joxe Mari Azkuek zuzendutako taldeak. Ohikoa da gaueko kontzertuan pasodobleak jotzea, jendea dantza egitera animatuz. Gaur, ordea, eguerdian ere pasodobleak izan dira, baina ez hain dantzagarriak, zuzendariak berak argitu duen bezala.
Arratsaldean eta gauean honako egitaraua izango da:
- 16:00 Beteranoen ligako estropada Rioja Vega Saria
- 18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak
- 18:30 Odietan VI. herri mailako pala txapelketa
- 18:30 Joselontxos txarangarenkalejira
- 19:00 Dultzaineroak kalejiran
- 22:30 Amaiako plazan diskofesta
- 23:00 Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik
- Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara
- Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin