Izurde bat agertu zen hilik atzo Itzurunen

Baleike

Hildako izurde marraduna agertu zen hilik atzo Itzurun hondartzan. Mareak itsasertzera ekarri zuen, eta behin lehorrean Ambar elkarteko kideek neurtu eta laginak hartu zituzten. 

Hildako izurdea arra zen, eta zauri handirik ez zituen. 

Hilabete gutxiren epean Zumaiako hondartzetan hilik agertzen den hirugarren izurdea da. Apirilaren 20an bi animalia agertu ziren Santiago hondartzan. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide