ETBko 'Karabana' saioa grabatu dute gaur Itzurunen

Baleike 2019ko uztailaren 9a

Euskal Telebistak uda garairako prestatu duen Karabana programako saioa grabatu dute gaur arratsaldean Itzurun hondartzan. Saioa bihar emango dute ETBko lehen katean. 

Sukaldaritza oinarri bezala duen uda garaiko programa da Karabana, eta gaur Zumaiara etorri da. Itzurun hondartzara, hain zuzen ere. Herrietako elkarteak edo pertsonak gonbidatzen dituzte eta, Zumaiako kasuan, Maddalen Arzallus, Astindu dantza taldea, Musika Banda, bateleruak edota Inazio Tolosa aktoreak izan dira protagonistak. 

Saioa bihar emango dute ETB-1en, 21:10etatik aurrera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide