'Babo Royal', Ganso & Cia kale antzerkia izango da igandean Odietan

Baleike 2019ko uztailaren 12a

Kaleko antzerkiko zikloaren bigarren saioa izango da igande honetan, uztailak 14, Odietan. Hain zuzen ere, adin guztietako herritarrei zuzendutako 'Babo Royal' antzeztuko dute. 

Sinopsia
50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da. Babo Royal jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide