Udaleko Kultura sailetik aditzera eman dutenez, datuen babeserako legea kontutan hartu behar dute mezu hauek bidaltzerako orduan. Bestalde, izena emanda duten batzuen helbideak aspaldikoak izan daitezke, okerrekoa izan, edota izango da berri hauek jaso nahi ez duen jendea.
Zumaiako kultur agenda jaso nahi dutenek kultura@zumaia.eus helbidera idatzi dezakete. Eskaerak jasotzeko kutxa bat ere jarriko dute Alondegiko sarreran.