Zabaldu dute Itzurungo pilota txapelketan izena emateko epea

Baleike

Abuztuan Itzurungo frontoi txikian jokatzen den eskuzko pilota txapelketako izen ematea zabalik dago. 

Itzurungo pilotalekuko ezaugarrietara moldatu behar izaten dute pilotariek. Txapelketa abuztuan zehar jokatuko dute, izena ematen duten bikoteen arabera. 

Atzo zabaldu zuten izen ematea, eta uztailaren 26ra arte izango dute pilotariek izenak emateko aukera. Horretarako 646 590 808 telefonora deitu, edo zpelkartea@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide