KZ Guneak iraileko ikastaroen berri eman du

Baleike 2019ko uztailaren 13a

Irailean, 9:00etatik 13:00etara, askotariko ikastaroak emango dituzte KZ Gunean.

Smartphoneak eta tabletak, Whatsapp, Google eta Eusko Jaurlaritzaren aplikazioak erabiltzen ikasteko saioak izango dira irailean, 9:00etatik 13:00etara KZ Gunean. 

Formakuntza eskaintza ere berritu dute. Ikastaro berrien artean izango dira mekanografia, mugikorrekin argazkiak egiten ikasteko saioak, zibersegurtasuna eta sareko pribatutasuna.

KZ Guneak jakinarazi duenez, itxita izango da abuztuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide