Paella lehiaketarekin amaitu dira Narrondoko festak

Baleike 2019ko uztailaren 14a

Amaitu dira aurtengoz Kristobal Deunaren jaiak Narrondo auzoan. Paella lehiaketa eta ondoren egindako paella janarekin bukatu dira bi asteburutara luzatu diren jaiak. 

Atzoko haur jolasen eta saiheski eta sardina dastaketaren ondoren, gastronomia izan da gaur protagonista auzoan. Bertako bizilagunek paella lehiaketan hartu dute parte. Arroza, olioa eta gainerako osagaiekin osatu dituzte beraien paellak. Epaimahaiaren esanetan, onena Maria Luisak eta Leirek prestatutakoa izan da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide