18:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen saioekin. Zumaiako trainerua bigarren txandan arituko da, Hibaika eta Tolosaldearekin batera. Hiru ontzi hauek dira ETE ligako hiru onenak, eta gorriak lan ona egiteko itxaropenarekin joango dira Donostiara. Are eta gehiago pasa den asteburuan Portugaleten irabazi ondoren.
Ondoren gizonezkoen txanda helduko da. Zumaia bigarren txandan izango da, Zarautz, Getaria eta San Juanekin batera. Denboraldiko estropada onena egin dute mutilek aurreko jardunaldian, Donostian bertan jokatutako saioan. Laugarren egin zuen Telmo Deunek Kaiarriba banderan.