Anarik kontzertua eman zuen atzo Arroa Behean

Baleike 2019ko uztailaren 17a

Arroa Behean ospatzen ari diren Karmenetako jaietako egitarauaren baitan, Anariren kontzertua izan zuten atzo gauean.  

Talderik gabe, eta gitarra soil baten laguntzarekin, emozioz betetako abestiak plazaratu zituen auzoan. Jende ugari hurreratu zen Arroara kontzertua jarraitzera. 

Karmenetako egitarauak ostegunean jarraituko dute, eta igandera arte luzatuko dira.

Uztailak 18, osteguna. Jubilatuen eguna

12:00. Jubilatuen meza eta emakumeen pilota partida.
14:00. Jubilatuen bazkaria eta erromeria.
19:00. Pala txapelketako finala.
22:00 Bertsolari Gazteen IV. Saioa: Libe Goenaga (Getaria), Oier Etxeberria (Azpeitia), Julene Iturbe (Azkoitia), Mikel Iturriotz (Urretxu) eta Aitor Zubikarai (Itziar).

Uztailak 19, ostirala. Umeen eguna

10:00. Ume jolasak. Ondoren, umeen bazkaria.
16:00. Puzgarriak, txokolatada eta apar festa.
20:00. Poteoa herritarren BTK batukadarekin. Jarraian, herri afaria.
23:00. Radio Rahim, Los Zopilotes Txirriaos eta Tirri & Tery taldeen kontzertuak.

Uztailak 20, larunbata. Kuadrilen eguna

10:30. Paella lehiaketaren hasiera.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00. Gozategi taldearen eta DJ Bullen emanaldiak.

Uztailak 21, igandea

11:30. Idiakaitz txistulari taldea.
12:00. Meza nagusia. Ondoren, Lopeneren abereak.
18:00. XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.
22:00. Auskalo taldearen kontzertu akustikoa.
00.00. Karmentxuren agurra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide