Pintxoak doan izan ziren arratsean zehar, eta musika saioa ere izan zen. Gartxot abeslari donostiarrak bere "bertsio epikoak" ekarri zituen Zumaiara.
Kofradiako ingurua musikagune bihurtu zen atzo ere. Herenegun Nagore Garciari elkartasuna adierazteko kontzertuak egin ziren; atzo, berriz, metro gutxira, Inpernupe elkartearen 33. urteurrena ospatu zuten.
Pintxoak doan izan ziren arratsean zehar, eta musika saioa ere izan zen. Gartxot abeslari donostiarrak bere "bertsio epikoak" ekarri zituen Zumaiara.