Zumaiatik igaro da Sareren bizikleta martxa

Baleike 2019ko uztailaren 20a

Argazkia: Bittor Bengoa

Luhusotik Gernikara, hiru eguneko bizikleta martxan hasi zuen atzo Sare elkarteak. Gaur eguerdian Zumaiatik igaro da. 

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu, dozenaka parte hartzaile iritsi ziren eskualdera, Oriora hain zuzen ere. Kostaldean zehar ibili dira gaur, eta Zarauztik eta Getariatik pasa ondoren, Zumaiara heldu dira goizeko 11k jota ez zeudela. Hasieran hala aurreikusita ez bazegoen ere, herrian barrena pasa da martxa.

Martxa Gernikan amaitu da bihar. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide