50 taldek hartu dute parte aurtengo 7ko futbol txapelketan. Zumaiakoek bakarrik ez, Gipuzkoako beste herrietatik gerturatutako taldeek ere hartu dute parte txapelketa honetan. Hala, ligako finalean Elgoibarko eta Zarauzko talde bana neurtu dira Aita Marin.
Ligako txapeldunak Los Bittors elgoibartarrak izan dira, Txanela zarauztarrei 4-3 emaitzarekin irabazi ondoren. Azken unera arte izan da emozioa, eta Los Bittorsek azken minutuan sartu dute garaipenaren gola.
Kopan, Drilers talde zarauztarra izan da irabazlea Txikixa tabernari 4-0 emaitzarekin irabazi ondoren.
Garaikurrez gain, areto futboleko eta 7ko futboleko ligetako irabazleek afari bana irabazi dute Aitzuri tabernan.