San Inazioren etxean kantuan

Baleike

Loiolako santutegian egiten ari diren bederatziurrenaren barruan, atzo Zumaiako Beheko Plaza abesbatzak abestu zuen. 

Bederatziurren horren baitan Gipuzkoako abesbatza batzuk gonbidatzen dituzte abestera. Urtero bezala, jada ohikoa denez, Zumaiako abesbatza batek abestu du Santiago egunean, Agustin Zubimendik zuzentzen duen Beheko Plaza abesbatzak, hain zuzen ere. Mari Carmen Azpeitiak lagundu zuen koroa organoaren doinuekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide