Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, orkestrak Mendelssohnen eta Mozarten obra bana joko ditu. Georgy Vasilenko arituko da solista lanetan.
Sinfoniettak emandako bost sarrera bikoitz zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Marije Aizpurua Aizpurua, Igone Saizabal Bidasoro, Samuel Ruiz, Abelin Linazisoro eta Joxean Etxabe Odriozola dira. Sarrerak beraien izenean izango dituzte zain aretoko atean. Zorionak!