Atzo arratsaldean, KAE 1 ligako estropada jokatu zen Santoñan, eta Getariako Esperantza ontziak ligako bigarren bandera irabazi zuen, 20:16,38 denbora eginda. Erlojuaren aurkako estropada izan zen, eta bigarren txandan jokatu zuten eskualdeko taldeek, Getariak, Zarautzek eta Zumaiak.
Zarauzko Enbata bigarren postuan sailkatu zen, ibilbidea 20:20,20 denboran osatuta, eta hamargarrena izan zen Zumaiako Telmo Deun (20:50,04).
Ikusi atzoko estropadako denborak eta sailkapena KAE 1 ligako webgunean