Montmartreko doinuak Alondegian

Baleike 2019ko uztailaren 28a

Gauloises zigarroen kea faltako zen, baita pastisaren anis usaina. Baina hori kenduta, Parisko Montmartre auzoko klubetarako bidaia egin zuten atzo Alondegira Paddam bikotearen musika entzutera hurreratu ziren entzuleek.

Chanson frantseseko kontzertua izan zen atzokoa. Piaffek, Trenetek, Ferrék edota Grecok mundu mailara zabaldu zuten musika estiloa entzun zen atzo Oxforden, eta ordubete pasan Erribera kalean ez, Parisko kalestu bateko klub batean sentitu ziren gerturatu zirenak. Hori bai, zigarroaren kerik eta pastisaren anis usanik gabe.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide