Justu atzo oraindik ere Nafarroako Gobernuko jarduneko bozeramaile eta Hezkuntza sailburu den Maria Solana Zumaian izan zen Nazio eraikuntzari Nafarroatik begirada bat gaia zuen hitzaldia ematen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJren bozeramaile den Maria Eugenia Arrizabalaga Zumaiako alkate ohia aritu zen aurkezle lanetan.
Hitzaldi hau Zumaiako batzokiaren urteurreneko ekitaldietan kokatzen. Ekitaldi horiekin jarraituta, gaur, 11:00etan, hildako alderdikideen eta kideen aldeko meza egingo da parrokian.
