Sei bikotek hartuko dute parte Itzurungo pilota txapelketan

Baleike

Astelehen honetan hasiko dira jokatzen aurtengo Itzurungo pilota txapelketa, Larretxo auzoan dagoen pilotaleku txikian. 

Sei bikotek jokatuko dute txapelketa astelehenetik aurrera: Kimetz Etxabe-Oier Unanue, Jokin Gorostola-Gaizka Mendizabal, Joakin Gorostola-Xabat Sasiain, Aitzol Oliden-Unai Antia, Josu Salegi-Aitor Aizpurua eta Jose Luis Saizar-Iñigo Tumas.

Astelehenean hasi eta abuztuaren 21era bitartean ligaxkako zazpi jardunaldi jokatuko dira, eta denak denen aurka arituko dira. Lau onenek finalaurrekoak jokatuko dituzte abuztuaren 26an. Finala abuztuaren 28an jokatuko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide