Zumaiako 35. Musika Jaialdia

Bertsoen plaza bihurtu dute Aitzuri frontoia

Baleike 2019ko abu. 2a, 10:58

Erronkak maite dituen koroa da San Pedro Abesbatza, eta atzo erronka handi bat izan zuten aurrez aurre: pilotaleku bat, Aitzuri, bertsoen plaza bihurtzea. Bertso musikatuena bada ere. Azterketa nota onekin pasa du, beste behin ere, Amaia Aldalurrek zuzentzen duen taldeak. 

300dik gora lagun bildu ziren atzo Aitzurin San Pedro Abesbatzaren kontzertua entzuteko asmoz. Koroa ez zen bakarrik egon. Bertsoen historian zehar egindako bidaia honetan Trio Zukan hirukotea, Amets Arzallus bertsolaria eta udaleku musikaletako haurrak izan zituzten lagun. Jon Ansorenak, Maria Zubimendik eta Gorka Catedianok osatzen duten hirukoak bere alde esperimentalena alde batera utzi zuen emanaldi honetarako, eta musika tradizionalagoan murgildu zen. Arzallusek, berriz, abesbatzarekin abestu zuen obra batzuetan eta, nola ez, bertsoak ere abestu zituen. 

Bertaratutako entzuleen txalo zaparrada batekin amaitu zuten emanaldia. Orain, beste erronka batzuen bila abiatu beharko du abesbatzak. 

Argazkiak: Alondegia kultur etxea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide