Zumaiako 35. Musika Jaialdia

Alemaniako espresionismoaren gailurra Oxforden

Baleike 2019ko abu. 3a, 09:07

Argazkia: Alondegia kultur etxea

Zine klasikoak eta zuzeneko musikak bat egin dute beste behin ere Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan. El gabinete del Doctor Caligari pelikula mitikoa eman da bart gauean Alondegiko Oxford aretoan. 

Javier Perez de Azpeitia piano jotzaileak jarri dio musika Robert Wiene zuzendariak sortutako lan haluzinogenoari.

Gaur Gala eguna da eta ez da Jaialdiko saiorik izango. Bihar Sapere Aude Sinfonietta orkestraren kontzertua egingo da, 20:00etatik aurrera, Zumaiena ikastetxeko aretoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide