Donibane Lohizuneko Internationauxekin batera, udako zesta punta denboraldiko proba garrantzitsuenetakoa da Gernikakoa. Ligaxkako hiru jardunaldien ondoren, finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur. Lau bikote arituko dira abuztuaren 10ean jokatuko den finalerako txartelaren bila.
Lehen partidan Beaskoetxea eta Imanol Lopez, Hormaetxea eta Aldazabalen aurka arituko dira. Bigarren norgehiagokan Iñaki Osa Goikoetxeak eta Lekerikak, Barandika eta Ekhi izango dituzte aurkari. Goikoetxeak eta Lekerikak iazko txapelketa irabazi zuten; Lopezek, berriz, orain bi urteko jokatutakoa irabazi zuen Olharanekin.
Ligaxkako emaitzak hauek izan dira:
Lehen jardunaldian:
BEASKOETXEA-LOPEZ vs BARANDIKA-EKHI: 15-10, 12-15, 5-1
GOIKOETXEA-LEKERIKA vs ERIK-ETXETO: 15-12, 13-15, 5-3
Bigarren jardunaldian:
ERIK-ETXETO vs HORMAETXEA-ALDAZABAL: 14-15 (Etxeto lesionatu zen)
EGIGUREN-INZA vs BARANDIKA-EKHI: 10-15, 14-15
Hirugarren jardunaldia:
GOIKOETXEA-LEKERIKA vs HORMAETXEA-ALDAZABAL: 15-8, 15-10
BEASKOETXEA-LOPEZ vs EGIGUREN-AIMAR (Inzaren ordez): 15-4, 15-10