Pasaiako VIII. ikurrina jokatu dute gaur eguerdian Pasaiako badian. Erlojuaren aurkako estropada izan da, eta traineruak binaka aritu dira. Zumaia bikain aritu da eta 10:51,88 denborarekin irabazi du estropada. Lehen txandan aritu den San Juan Zumaia eta Hibaikaren aurretik kokatu da sailkapenean: San Juan bigarren izan da 11:00,38 denborarekin, eta Hibaika hirugarren 11:01,88 denborarekin.
Emaitza hauei esker, ETE ligako sailkapen orokorreko lidergora itzuli da: Telmo Deun lehen postuan da 98 punturekin, Hibaika da bigarren 97 punturekin, Tolosaldea hirugarren (81 puntu) eta Deusto laugarren (80 puntu).
Hemen Pasaiako estropadako emaitzak.
ETE ligako hurrengo estropada datorren larunbatean izango da, Zumaian bertan, 18:00etan hasita.