Aurrera dirau Musika Jaialdiak. Atzo Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua izan zen Zumaiena ikastetxean. Ruben Diezek zuzendutako orkestrak Mendelssohnen eta Mozarten obra bana jo zituen. Lehen obran Georgy Vasilenko biolin jotzaile errusiarra aritu zen solista moduan. Zumaienara gerturatu ziren entzuleak pozik atera ziren emanalditik.
Bihar, berriz, musika barrokoak hartuko du Jaialdia. In stil moderno, L'Estro D'Orfeo taldearen kontzertua izango da. Leonor de Lera zuzendari artistikoak eta biolin barroko jotzaileak, eta Javier Nuñez klabezin jotzaileak osatzen dute taldea.
San Telmo ermitan egingo den kontzerturako derrigorrezkoak izango da gonbidapena eskuratzea, ermita, oso berezia izanda, txikia delako. Gonbidapena Alondegian jasoko dira abuztuaren 6an, 12:00-13:00 eta 18:00-19:00 ordutegian. Bakoitzak gehienez bi sarrera jaso ahal izango ditu.