Zumaiako 35. Musika Jaialdia

Mendelssohnen eta Piazzolaren lanak joko dituzte gaur parrokian

Baleike 2019ko abu. 7a, 08:56

Atzo San Telmo ermitan eman zen kontzertuko une bat. Argazkia: Alondegia kultur etxea

Atzoko musika barrokoa saioaren ondoren, Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan gaur Mendelssohnen eta Piazzolaren obrak entzuteko aukera izango da San Pedro parrokian egingo den kontzertuan.

San Telmo ermita txiki geratu zen atzo Leonor de Lerak eta Javier Nuñezek eskaini zuten musika barrokoko emanaldia entzuteko. Ermitaren txikitasuna dela medio, kontzertu honetara gonbidapenen bidez bakarrik sartu zitekeen. Eta, espero bezala, gonbidapen horiek agortu egin ziren. Gerturatu zirenek kontzertu ederra entzuteko aukera izan zuten.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Zumaian emango dituen bi saioetatik lehena izango da gaur. 20:30ean hasita, Ensemble 442 taldeak kontzertua eskainiko du parrokian. Aitzol Iturriagagoitiak (biolina), David Apellanizek (biolontxeloa) eta Luis Fernando Perezek (pianoa) osatzen dute ensemble hau. Gaurkoan Uxia Martínez Botana (kontrabaxua) musikaria izango dute gonbidatu bezala. Bi obra joko dituzte: Mendelssohnen Piano Trio No. 1 in re menor, Op. 49, eta Astor Piazzolaren Las Cuatro Estaciones Porteñas.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide