Zarautz izan da KAE 1eko dominatzaile garbia eta hala berretsi du gaurko estropadan. Hamar segundoko aldea atera dio bigarren izan den Donostiarrari: 20:59,44 Zarautzek, eta 21:09,74 Donostiarrakek. Hirugarren Getaria izan da (20:16,51), eta laugarren bigarren txandan aritu den Pedreña (21:28,41).
Zumaiak lan ona egin du gaur. Aise irabazi du bere txanda 21:44,56 denborarekin, eta bigarren txandan aritu diren Camargo eta Arkote ere atzean utzi ditu. Seigarren izan den San Juaneiko 96 ehunerora geratu dira Xabier Zulaikak entrenatutako mutilak.
Hemen gaurko estropadako denborak.
Sailkapen orokorrean bederatzigarren da Zumaia 61 punturekin. Castron izango dute hurrengo estropada, ostegun honetan, eguerdiko 12:00etan.
Neskak hirugarren Ondarroan
Atzo sekulako berdintasuna izan zen Zumaiako estropadan. Segundo baten barruan sartu ziren lehen hiru traineruak. Gaur Ondarroan izandako estropadan, ordea, aldeak handiak izan dira. Hibaika izan da garailea, San Juan izan da bigarren eta Zumaia hirugarren.
Gaurkoan Hibaikak hartu du aurrea lehen momentutik. Ziabogan azkarrena izan da 5:45 denborarekin. Bigarren txandan aritu den San Juanek lortu du bigarren denbora onena (5:52), Tolosaldea izan da hirugarren (5:55) eta Zumaia laugarren (5:57). Bueltako luzean aldeak handitu egin dituzte errenteriarrek eta 11:23,44 denborarekin irabazi dute Ondarroako bandera. Behetik gora datorren San Juan izan da bigarren (11:34,26), Zumaia hirugarren (11:49,00) eta Tolosaldea laugarren (11:50,93).
Hemen ikus daitezke gaurko estropadako denborak.
Sailkapeneko buruan jarri da berriro Hibaika. 118 puntura berdinduta daude errenteriarrak eta zumaiarrak. Bosna bandera irabazi dituzte bi traineruek, baina orain arte jokatutako azkena Hibaikak irabazi du, eta horregatik da sailkapenaren buruan.
Hurrengo estropada Castron izango dute, ostegunean, Castro challenge delakoa.