Bi eskalatzaile erreskatatu dituzte bart gauean labarretatik

Baleike 2019ko abuztuaren 14a

Talaimendiko labarretan harrapatuta geratu diren bi eskalatzaile erreskatatu dituzte bart gauean larrialdi zerbitzuek. 

Eskaladan ari ziren bi lagun harrapatuta geratu dira labarretan itsasgorarekin. Larrialdi zerbitzuak gerturatu dira eta gauerdi aldera onik atera dituzte.

Bideo honetan ikus daiteke erreskateko unea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide