Neskak hirugarren Castron, mutilak bederatzigarren

Baleike 2019ko abuztuaren 15a

Castron jokatu dira gaur traineru estropadak. Proba berezia izan da: sei kaleko eremuan jokatu dira txandak, eta, gizonezkoen kasuan, KAE ligako bi multzoak batera aritu dira, bi luzetara, ziaboga bakarrarekin. Zumaiako ontziei dagokionez, emakumezkoen Telmo Deun hirugarren izan da; gizonak, berriz, bederatzigarren. 

Castro Urdiales hiriko III. bandera jokatu dute gaur eguerdian emakumezkoen ontziek. Igandean Ondarroako banderan izandako emaitzak errepikatu dira gaur Kantabrian. Bandera Hibaikak irabazi du, bigarren txandan dabilen eta behetik gora datorren San Juan izanda bigarren, eta Zumaia hirugarren. 24 segundoko aldea izan da Hibaika eta Zumaiaren artean; San Juanek, berriz, 13 segundo atera dizkio Telmo Deuni.

Castroko banderaren ondoren, Hibaikak aldea zabaldu du sailkapenean: lehena da 129 punturekin, eta Zumaia bigarren 127rekin. Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan, biak ala baiak sailkatu dira igoerako play offera. Hilaren 24an izango du hurrengo hitzordua, Villa de Bilbao estropada, hain zuzen ere. 

Gizonezkoen kasuan, KAE ligako 23 ontziak batera aritu dira. KAE 1eko klubei dagokionez, Zumaia bederatzigarren izan da gaur, zortzigarren izan den Arkoterekiko 88 ehunekora. 

Sailkapen orokorrean bederatzigarren da Zumaia, 65 punturekin. Larunbatean izango du hurrengo estropada Zumaiak, Zarautzen alegia, eguerdiko 12:00etatik aurrera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide