'Érase una vez en... Hollywood' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko abuztuaren 16a

Quentin Tarantino zinema zuzendari estatubatuarraren azken filma ikusteko aukera izango da egunotan Aita Marin. 

Sinopsia
60eko hamarkadako Los Angelesen kokatu du Tarantinok bere azken lana. Rick Dalton (Leonardo DiCaprio) eta Cliff Booth (Brad Pitt) telebistako izarrak ezagutuko ditugu bertan: zinemaren industrian sartzeko ahaleginetan murgilduko dira biak, Charles Mansonen hilketak gertatzen diren une berean.

Ostiralean, igandean eta astelehenean saio bana izango da 19:30ean, eta larunbatean, saio horrez gain, 22:15ean ere botako dute filma.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide