ARGAZKIAK. Rockaren astindua Amaiako plazan

Baleike 2019ko abuztuaren 18a

Kuadrilla egunak amaiera ezin hobea izan du Amaiako plazan egindako Dardara Fest rock jaialdiarekin. 

Dani Txonperen saioak hasi zuen jaialdia, eta Willis Drummond baionarren erakustaldiarekin amaitu zen zazpi ordu geroago. Tartean Serrulla, Silicies Grizzlies, The Grace of Dionysus eta Moonshakersen kontzertuak izan ziren. Entzule ugari bildu zen Amaiako plazan sei kontzertuak ikusteko. 

Argazkiak: Juan Luis Romatet

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide