'Remember me' eta 'Mascotas 2' pelikulak emango dituzte asteburuan

Baleike 2019ko abuztuaren 23a

Helduentzako eta haurrentzako pelikula bana ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Mari zinean. Remember me drama eta animazioko Mascotas 2 pelikulak emango dituzte. 

Remember me ohiko ordutegian emango dute: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean. 

Bestalde, Mascotas 2 pelikularen hiru saio izango dira: larunbatean, igandean eta astelehenean 17:00ean. Jarraian ikus daiteke trailerra. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide