Peio Etxabe, Anjel Iruretagoiena, Valentin Eizagirre eta Ander Etxaberen astoak izan ziren lehian herriko plazan. Eizagirreren astoa izan zen demaren irabazlea 72 plaza eginda. Manta jaso zuen sari bezala.
Gaur San Bartolome eguna ospatuko dute Oikian. Hasteko, 10:30ean, meza izango da, eta ondoren pilota partidak: Larrañaga - Beristain vs Etxabe - Larrañaga eta Zubiria - Aizpuru vs Larrañaga - Elizegi partidak jokatuko dira. Arratsaldean, 18:00etan, bertako baserrietako sagardoen dastaketa egingo da. Gauean, 22:00etan hasita, Izer eta Alabierren erromeria izango da, eta jarraian Berto DJaren saioa goizaldera arte.
Argazkiak: Eire Salegi.