Eguraldi ona ari dira izaten Oikian San Bartolome jaien lehen egunetan. Gaur San Bartolome eguna ari dira ospatzen, eta lehen orduetan fedeak eta kirolak bat egin dute festen egitarauan. Meza nagusia izan dute lehenbizi, eta pilota partidak jarrian, herriko frontoian.
Emaitzak hauek izan dira:
Txikietan, Larrañaga-Beristain,13 / Etxabe-Larrañaga, 22
Helduetan, Larrañaga-Irazustabarrena, 22 / Zubiria-Albisu II, 19
Arratsaldean, 18:00etan hasita, bertako baserrien sagardo dastatzea egingo dute. Gauean, berriz, Izer eta Alabierrekin erromeria izango dute, 22:00etan hasita, eta jarraian Berto DJaren saioa goizaldera arte.
Argazkiak: Eire Salegi.