Datorren astean hasiko dira Zumaia Cuban Boxingeko saioak

Baleike 2019ko abuztuaren 26a

Udako oporraldiak amaituta, datorren astean hasiko dira Zumaia Cuban Boxing boxeo klubeko ikastaroak.

Hilaren 2an hasiko dira goizeko saioak, eta irailaren 3an arratsaldekoak. Astelehenetan eta asteazkenetan 10:30-11:45 ordutegian eskainiko dira, eta astearte eta ostegunetan 19:15-20:40 ordutegian.

Haurrentzako ikastaroak irailaren 10ean hasiko dira; asteartetan eta ostegunetan emango dira 18:15-19:15 ordutegian.

Izena eman nahi dutenek 606 10 76 33 (Ruben) telefonora dei egin dezakete. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide