'Quien a hierro mata' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko abuztuaren 30a

Asteburu honetan 'Quien a hierro mata' pelikula emango dute Aita Mari zinean. Paco Plazak zuzendu eta Luis Tosarrek eta Maria Vazquezek antzeztutakoa da. 

Galizako kostako herrixka batean bizi den gizon eredugarria da Mario. Estimu handia diote lan egiten duen adinekoen egoitzan. Antonio Padin narkotrafikatzailearekin egingo du topo bere lantokian. Padinen bi semeek hartuko dute negozio familiarra, baina akats baten ondorioz, espetxeratu egingo dute semeetako bat, banatzaile kolonbiar batekin zor handia utziz. 

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide