'Trakamatraka' kontzertu familiarra izango da arratsaldean kofradian

Baleike 2019ko abuztuaren 31

Trakamatraka tailer eta kontzertu didaktikoa emango du Jon Urrutiak. Musika modu erakargarrian plazaratzeaz gain, birziklatzeko kontzientzia landu nahi du.

Material birziklatuekin musika tresnak egin eta kontzertu familiarrak eskaintzen ditu Urrutiak. Musikaren bidez heztea du helburu, birziklatzeko kontzientzia lantzeaz gain. 

Kofradian izango da gaur Urrutia, 18:30etik aurrera, Trakamatraka kontzertua eskaintzen. Adin guztiei zuzendutako saioa izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide